XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bihotza eta hamabost minutuok ezin luzeagoak iruditu zitzaizkion.

Kukua ezagutzeko irrikatzen zegoen.

Orratz luzea azken minutuaren gainean jarri zenean, arnasari eutsi eta bere baitan 60 zenbatzen hasi zen: 60, 59, 58,... 3, 2 eta... 1!

Atetxoa zabaldu zen malguki batek eragina eta...

- Putza!

Ez dago kukurik! oihu egin zuen Eiderrek, negarrez hasi zen aldi berean.

Gurasoak asaldaturik esnatu ziren haren negar zoroa entzun zutenean.

- Zer gertatzen zaio Eiderri? galdetu zuten biok.

Beraren logelara joan eta negar-malkotan erostaka topatu zuten ohean etzanik.

- Zer duzu, laztana?

Ez zaizu gustatu Olentzerok ekarri dizun oparia, ala? esan zuen amak, ilea ferekatzen zion aldi berean.

- Bai, baina ez dauka kukurik! erantzun zuen Eiderrek zotinka.

Aitak begiratu eta egia zen: atetxoaren atzean ez zegoen txoririk; hutsik zegoen.

- Agian ezkutatu egin da iradoki zuen.